Zerrenda osoa +Erakusketak

 

Pieles Sonoras: Tambores

  • Hiria: Hondarribia
  • Tokia: Centro de Interpretación – Arma Plaza
  • Hasiera: 2015-04-30
  • Bukaera: 2015-05-31
  • Instr: 90

Danbor mota ezberdinak daude, eta haien arteko aldea mintzen kopuruak, haien kokapenak, dardaran jartzeko metodoak, erresonantzia-kutxak, eta larruari/ei eusteko moduak eragiten du.
Larrua bi modutan jar daiteke dardaran: perkusioaren bidez (bi eskuekin, bi makilarekin, esku batekin eta makila batekin, edo kutxarekin lotutako bola joleen bidez) eta igurtzita (mintzaren erdian haga bat jarrita).
Erresonantzia-kutxaren tankeraren arabera: tubularra, konikoa, hemisferikoa, marko biribila, harea erlojua, barril erakoa, etab. izan daiteke. Larrua itsatsita, iltzatua, lakioz lotua, etab. izan daiteke.
Danborrek elkarte tradizionaletan esanahi berezia dute, haien eginkizun musikalaz gain. Kultura bakoitzean gizarteak munduaz duen ikuspegia, historia eta tradizioa islatzen dute, eta hartarako une eta leku berezietan erabiltzen dira, eta tankera eta soinu desberdinak izaten dituzte.
Nabaria da danborrak modu ezberdinetan eta eginkizun ugaritarako erabiltzen direla. Zenbait danbor sakratuak dira, beste zenbait gudarako erabiltzen dira, batzuk talde lanak era erritmikoan laguntzeko dira, Dantza lagungarri ere izan ohi dira, badira danbor xaman eta sendatzaileak ere, ezkutuko elkarteetako danborrak ere bai, baita arbasoekin lotutako kultuarekin lotutako danborrak ere, eta horiez gain beste mota askotakoak ere bai. Horrek guztiak pentsaratzen digu danborra kultur askotan lagun mina izan dela jaiotzatik heriotza bitarte.
Bere garrantzia argi ikusten da erabili izan den musika estiloetan ez ezik danborraren gorpuzkeran , larru osagarrietan eta erresonatzailearen osagai artistikoetan.
Danborraren garrantzi orokorra munduko kultura guztien artetan lotura erritmiko bat sortzeko adinakoa izan da.

bat

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago