Gure bilduma honetan mundu osoko etniek erabili izan dituzten edo erabiltzen dituzten musika-tresna folkloriko eta tradizionalak bildu ditugu.
Musika-tresnek, askotan, beste edozein elementuk baino hobeto islatzen dute herrien muina eta izaera. Musika-tresnek garrantzi handia dute gizarte tradizionalen bizi-zikloan ospatzen diren errito, dantza, liturgia eta zeremonia guztietan eta informazio ugari ematen digute munduko kulturen balio sozial, erlijioso, etiko eta estetikoei buruz.
Zenbait musika-tresnak forma ezin politagoak, neurri perfektuak eta tinbre aberats-aberatsak dituzte, eta tresna horiek ikertzen dituzten guztiak miretsita gelditzen dira belaunaldiak joan belaunaldiak etorri. Izan ere, soinu-adierazpen guztiak bizitasun-adierazpenak dira.
Kultura askok baztertu egin dituzte garai batean erabiltzen zituzten musika-tresnak, eta joera organologiko modernoetako tresnekin ordezkatu dituzte tresna haiek. Horren ondorioz, antzinako musika-tresna askok museoetan baino ez dute lekurik.
Gure musika-tresnek 200 urte dituzte batez beste eta oso gutxik gainditzen dute adin hori tresnak egiteko erabilitako materialak (kanabera, egurra, larrua, landare-zuntzak…) hondatu egiten direlako inguruneko faktoreen eraginez.
Piezaren bat eskuratzeko garaian, irizpide hauek izaten ditugu kontuan:
Musika-tresnak gaur egungo organologiak onartzen dituen lau multzo edo familiatan sailkatzen ditugu, horixe baita sailkapen didaktikorik egokiena. Hauek dira lau familia horiek:
IKUSTEKO MUSIKAk aldi baterako erakusketak antolatzen ditu mundu osoko kultura desberdinetako musika-tresnen bildumako funtsekin.
Erakusketa ibiltari kultural hauetan beste talde etniko, geografiko eta sozial batzuek beren dantza, kantu, erritual, zeremonial eta antzekoak laguntzeko erabilitako musika-tresna eta objektuak erakusten dira.
Denboran zehar agertu izan diren musika-kultura desberdinetan barrena egindako bidaia dira gure erakusketak.
Antolatu ditugun erakusketa guztiek oso harrera ona izan dute, bai beren balio didaktikoagatik bai lantzen den gai orijinalarengatik, eta era guztietako jendearengana iritsi gara. Musika-tresnen balio etnologiko, musikologiko eta estetikoak azpimarratzea da gure helburua.
Ikuspegi orokorra landu dezakegu erakusketan, musika-tresnak familiatan eta azpi-familiatan sailkatuta, hau da ikuspegi didaktiko batetik, edo erakusketa monografikoak antolatu ditzakegu, bestela.
Azken kasu horretan, gai hauen inguruko erakusketak antolatu ditugu orain arte:
Gure erakusketak oso errazak dira antolatzeko. Musika-tresna kopuru jakin bat aukeratzen dugu, izango dugun erakustaretoaren arabera.
Erakusketa koxkor baterako 150 musika-tresna aukeratuko genituzke, eta 120/130 m2 inguruko aretoa beharko genuke.
Halere, aretoaren tamainaren arabera 200, 300 edo 400 musika-tresna jarri genitzake, edo kopurua 100era murriztu...
Gure kalkuluen arabera, 100 m2-tan 125 musika-tresna inguru jarri daitezke ikusgai, 200 m2-tan 250 tresna inguru, etab.
Erakusketarako aurrekontua aldatu egiten da musika-tresna kopuruaren eta haien balioaren arabera. Oinarrizko prezioari garraio-kostuak eta asegurua gehitu behar zaizkio.
Erakusketa bat kontratatu nahi izanez gero edo argibide gehiago eskatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan telefonoz edo eposta bidez.