Instrumentuak # Afrika Guztira: 625
 

Gingiru

  • Mota Laute-harpa
  • Jatorria Mali
  • Etnia Dogon
  • Materialeak Egurra, Larrua
  • Neurriak 98×20×25 zm
  • Datazioa XIX. mendea

Askotan soinu-tresna, maskorra, bere itxura naturalean ageri da. Beste batzuetan metalezko ahokoa du, inbutu formakoa, putz egiteko prestatua. Zenbaitetan metalezko luzapen bat izaten du. Oso landua egoten da eta maskorraren ohiko arerioak diren itsasmunstro bat edo gehiago izaten dituzte irudikatuta. Monasterio aberatsenek erabiltzen dituzte metalezko luzapenak dituzten maskorrak.
Gutxitan erabiltzen da bakarrik. Gehienetan, bi soinulari elkarren ondoan jarri eta bakoitzak bere soinu-tresnan putz egiten du. Txandaka jotzen dute soinua ez eteteko. Interpretatzeak aparteko gaitasun teknikorik eskatzen ez duenez, sarritan monje gazteenen esku geratzen da lan hau. Usadioz, monasterio barruan abisuak emateko erabili izan da.
Indiako hegoaldeko Pancavadyam izeneko talde instrumental zeremonialetan eta tenpluetako zenbait gurtza erlijiosotan erabiltzen da. Orokorrean nota bakarra jotzeko erabiltzen da; harmonikoak atera daitezke baina harritzekoa da bere erabilpena.
Tamil Nadu, Tamil herriaren esaera zahar batek hala dio: “Ura sankh batera botatzen baduzu, ura santu bihurtzen da; ontzi batera botatzen baduzu, ur arrunt izaten jarraitzen du”.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago