Instrumentuak # Melanesia Guztira: 23
 

Koa

  • Mota Zehar-txirula
  • Jatorria Papua Ginea Berria
  • Materialeak Egurra, Kainabera, Landare-zuntzak, Oskola, Pigmentuak
  • Neurriak 94×9 zm
  • Datazioa 1940-1950

Papua Ginea Berriko gizonentzat, ‘flauta sakratuen’ soinuek klaneko aspaldiko espirituen ahotsak ordezkatzen dituzte. Gizonen errito sakratuetarako egokitutako etxean gordetzen dira beti, eta beraiek bakarrik jo ditzakete. Ohiturak dioenez, herrixkako emakumeek, haurrek eta iniziatu gabeek ezin dituzte ez ikusi, ezta jo ere. Beti binaka jotzen dira.
Banbu edo kanabera arruntarekin egiten dira. Ertzetako batean —tapa moduan— gizakiak edota animaliak irudikatzen dituen tailu bat jartzen da. Irudiak oskol edo maskorrekin, haziekin, lumekin eta pintura naturalekin osatuak egon daitezke.


Bilatzailea

Bilatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago