Aerofonoa # Afrika Guztira: 31
 

Mpandi-nsoni

  • Mota Tronpa
  • Jatorria Kongoko Errepublika Demokratikoa
  • Etnia Bembe
  • Materialeak Egurra, Portzelana
  • Neurriak 96×17 zm
  • Datazioa 1930-1940

Egurrezko zati bakarrean giza itxurako irudiekin landua dago: aire zutabeak gorputza irudikatzen du eta ahokoa bizkarrean du. Multzoa neurriaren arabera aldatzen den afinazio ezberdineko gisa bereko lau tronpak osatzen dute. Neurri hauek familia bat osatzen duten senideekin lotuta daude: aita, ama, semea eta alaba.
Soinulariek bwete musika hoquetus teknika erritmikoa erabiliaz jotzen zuten. Musika honen esanahia ez dago argi, ezta jatorrian talde honek zein baldintzetan jotzen zuen ere. Ziurrenik hileta zeremonietako erritualetan arbasoekin loturaren bat izango zuen. Iniziazio zeremonietan ere erabiltzen zen: carunga gizonentzat eta bathumbwa emakumeentzat.


Bilatzailea

Bilatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago