Aerofonoa Guztira: 722
 

Suling

  • Mota Ahodun txirula (sinplea)
  • Jatorria Indonesia
  • Materialeak Bambua, Margoa
  • Neurriak 50×4 zm
  • Datazioa 1960-1970

Ahokoa ertzetako batean egindako artekak eta hura inguratzen duen banbuzko eraztunak osatzen dute. Eraztun honek zuzenduta, soinulariak botatako aireak alaka baten kontra talka egingo du digitazio zuloen laguntzaz modulatuko den soinua sortuaz.
Orokorrean bi suling mota daude. Mota bakoitza erabili ohi diren bi eskaletako batean jotzeko afinatua —pelog eta slendro—.
Balin, Indonesiako beste uharte batzuetan bezala, gamelan izena hartzen duten orkestretan erabiltzen da nagusiki. Bere soinuak taldearen espresio-lerroa ematen du. Beste soinu-tresna melodikoekin alderatuta, bere esaldi musikalak motzagoak eta bananduagoak izaten dira.


Antzeko instrumentuak

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago