Biolina (hari igurtzia) # Asia Guztira: 66
 

Morin khuur

  • Mota Biolina (hari igurtzia)
  • Jatorria Mongolia
  • Materialeak Egurra, Ilea, Margoa
  • Neurriak 124×31,5 zm
  • Datazioa 1900-1920

Morin khuur-a —edo moriny tolgoit khuur: “zaldiaren burua duen khuur”— mastaren bukaeran zaldiaren burua zizelkatuta duen bi hariko biolin bat da.
Erresonantzia kaxak trapezoidal forma izan ohi du, bakan batzuk dira borobila dutenak. Zurdazko bi hari pikaren bukaeratik, erresonantzi kutxaren oinarrian dago hau, bi zubiren gainetik larako-etxeraino iristen dira. Bi zubi horiek erresonantzi kaxaren gainean eta, txikiena, mastan daude.
Hariei nariin —mehea— eta büdüün —lodia— deitzen diete, baina “emea” eta “arra” direla ere esaten da. Hari meheak behor baten isatseko 105 ile izaten ditu, lodiak berriz zaldi aren isatseko 130 ile. Hariak bostun bateko bitartekoarekin afinatu ohi dira, baina gaur egun laudun bateko bitartekoarekin afinatzeko joera dago. Bere hedadura hiru zortzidunekoa da.
Jotzeko erabiltzen den teknika lurralde batetik bestera alda daiteke. Ohikoena hatz erakusleak eta luzeak hariak azpitik ukitzea da —azkazalen gainazal leunarekin— eraztun-hatzak eta txikiak gainetik ukitzen dituzten artean. Soinu-tresna zurdak dituen arku batekin jotzen da. Zurda hauen tentsioa soinulariak egokitzen du jotzen ari den bitartean.
Morin khuur-a alegi zein kondairen kantua eta urtyn duu —luzea— motako kantua laguntzeko erabiltzen da. Mendebaldean animali edo txoriei buruzko doinuak —tatlaga— jotzeko erabiltzen da eta erritmo erregularreko doinu errepikakorra egiten dute dantzatzeko —bielgee—. Ganbelu-zainen doinu berezi bat jotzeko ere erabiltzen da; amak beraien umeei titia emateko limurtzen dituzte.


Antzeko instrumentuak

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago