Bereziki iniziazio erritualetan erabilia, arbasoen edo botere zaintzaileen ahotsen itxura egiteko helburuarekin. Antzinako kulturek bere hots bereziari izaera sakratua edo natura-gaindikoa ematen zioten. Hileta, sendaketa edota ugalkortasun errituetan, gutxiago bada ere, erabili izan da.
Zenbait ale egiteko giza hilea erabili zela ikusi da.
Hotsa burrunaren luzeraren araberakoa da: handiek hots sakon eta baxua ematen dute txikiek hots zorrotzagoa ematen duten artean.