Gongaren tradizioa talde ez liturgikoekin lotuta ageri da: desfileetako musikarekin, itzal antzerkiarekin, txotxongiloekin eta operarekin. Epe luzez, gonga azoka ibiltarietako soinu-tresna arrunta izan zen.
Txinako gong batzuk ezaugarri bitxi bat dute: igotzen den hotsaren efektua. Emaitza hau ez da kolpatzeko erak sortua, bera ekoizteko erarena baizik.