Bereziki dantzariek jotzen dituzte danbor hauek. Ezker eskuarekin heldulekutik hartuta, eskuin eskuarekin mintza jotzen dute. Danborraren larrua pasta itsasgarriarekin itsatsita dago eta lazo batez tenkatuta. Pasta itsasgarri honek giza odola dauka, eta honek danborrari botere mistikoa eransten dio.