Idiofonoa # Melanesia Guztira: 20
 

Pwe-tur

  • Mota Arraildun danborra
  • Jatorria Vanuatu
  • Materialeak Egurra, Margoa
  • Neurriak 189×32 zm
  • Datazioa 1960

Arrakaladun danbor bertikalak zeremoniak biltzen dituen lekuko monumentu nagusia dira. Kokatzen den lekua kontu handiz berdintzen eta zaintzen da. Horretaz gainera, bertaratzea zorrotz kodetuta dago. Bertan dantzak, aldaketa zeremoniak eta hierarkiako maila hartzeko errituak ospatzen dira.
Herrixka gehienetan arrakaladun danbor bat baino gehiago dituzte eta batzuetan dantzaldi eta jaialdietan orkestra moduan erabiltzen dituzte. Egurrezko makilekin jotzen dira eta soinulari on batek erritmo konplexuzko saioak sor ditzake. Herrixka batetik bestera mezuak bidaltzeko ere erabiltzen dira.
Arrakaladun danborraren neurria jotzen duenak mailen hierarkian duen lekuaren araberakoa da. Danbor altuenak zeremonia-maisuenak dira.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago