Idiofonoa Guztira: 655
 

Kentongan

  • Mota Arraildun danborra
  • Jatorria Indonesia
  • Materialeak Egurra
  • Neurriak 116×17 zm
  • Datazioa XIX. mendearen bukaera.

Indonesian mendeetan erabili dira; Javan hindu-javatar garaikoak dira. Erritualetarako soinu-tresnak eta ezaugarri magikoak dituztenak direla pentsatu izan da, maiz heriotzarekin eta berpiztearekin lotuaz.
Egur gogorrarekin egindako arrakaladun danborrak herrixken arteko komunikaziorako erabiltzen dira: arriskuen, hondamendien, hilketen, heriotzen,… berri emateko. Horretarako, herrixkako buruzagiak makil batekin arrakala kolpatuko du jakinarazi nahi duen gertakizunaren araberako erritmoarekin. Batzuetan txotxongiloen itzal antzerkian —wayang kulit— erabiltzen dira txotxongiloen zenbait mugimendu nabarmentzeko eta hots efektuak egiteko. Dantza batzuen erritmoa emateko ere erabiltzen dira.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago