Munduko gizarte gehienetan bezala, Afrikan ere oso erlazio estua dago erlijioaren eta musikaren artean.
Danborrak soinu-tresna gisa erabiltzen dira, nahiz eta askotan bere taila edo eskultura lanak etnia batzuetan artelan garrantzitsuak izan.
Zeremonia saio askotan erabiliak dira, dantzak, erritualak, elezaharren kontakizunetan eta mezuen komunikazioan, esate baterako.