Igurtzitako danborrek animali basatien hotsak imitatzeko balio dute, baita izaki espiritualen ahotsak eta mozorrotuak izenarekin ezagutzen direnen ahotsak ere. Iniziatuek beste munduarekin komunikatzeko tresna bat bezala kontsideratzen dute eta espirituen espresioen bozeramailea. Boteredun objektu bat dela uste dute eta asko baloratzen dute bere hots sakon eta kezkagarriagatik.
Munduko eskualde ezberdinetan erabiltzen da, hala nola: Afrikan, Amerikan (erdialdean eta hegoaldean), Indian eta Europan. Bere jatorria ziur aski erritual erlijiosoetan dago.