Kordofonoa # Asia hegoaldea eta Himalaia Guztira: 70
 

Tandura

  • Mota Lautea (hari sakatua)
  • Jatorria India
  • Materialeak Egurra, Margoa, Metala
  • Neurriak 116×32×18 zm
  • Datazioa 1960-1970

Dena egurrezkoa, bost sokarekin. Soinu-tresna honek ez du erabilpen melodikoa. Tonika eta dominantea erabiltzen dituen pedal eran edo garapen modalerako hondoko akorde gisara erabiltzen da. Hariak airera jotzen dira hatz erakusleko azkazalarekin eta bitartean beste eskuko hatz batekin taula harmonikoa erritmikoki kolpatzen da.
Rajasthanen zenbait abeslari talde ibiltarik eta eskalek kanta erlijiosoak laguntzeko erabiltzen dute. Bakarrik jo daiteke, edo dholak danborraren, manjira zinbaloen edo kartal krotaloen alboan. Azken kasu honetan jotzaileak bere esku eskuina lautea jotzeko erabiltzen du eta ezkerrarekin kartal-a eragiten du.
Tandura Indian erabiltzen diren zenbait lauterekin erlaziona daiteke: herrialdeko hegoaldean jotzen den tamburi-arekin edo iparraldeko kontzertuetarako lautea den tambura —soinu-tresna herrikoiaren bertsio sofistikatua— bezala.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago