Kordofonoa # India Guztira: 36
 

Sarasvati vina

  • Mota Lautea (hari sakatua)
  • Jatorria India
  • Materialeak Egurra, Kalabaza, Margoa, Metala
  • Neurriak 133×38 zm
  • Datazioa XX. mendearen hasiera.

Resonadore borobil eta sakona zur noblezkoa da. Masta luzeak kobre horizko hiru traste ditu. Larako-etxean alegiazko animalia bat, Vyali izenekoa, lantzen da.
Indiako hegoaldeko musika zaharrean erabiltzen den kordofono nagusia da.Hegoaldeko lau estatuetan —Tamil Nadu, Andhra Pradesh, Kerala eta Karnataka— brāhman kastakoek bakarrik jotzen dute. Ohikoena sańgīta, ikasketa epe luzeen ondoren maisutik ikaslera pasatzen den errepertorioa eta jo eta inprobisatzeko bakarkako estiloa, jotzeko bakarrik erabiltzea da.
Rajah-en gorteetan britainiar menderatze garaian ere indartzen jarraitu zuten teknika eta estilo eskola ospetsuak sortu ziren. Gaur egun teknika, estiloa eta errepertorioa aldatzen ari dira iparraldeko estatuetako hindustandar musikaren eraginez.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago