Congo behean bizi diren herrietan izugarrizko zurezko kanpai mota pila dute.
Osagileek erabiltzen dituzten tresnen artean dago eta arbasoen munduarekin mezuak trukatzeko erabiltzen du.
Ehizean ere erabiltzen dira. Soinu-tresna hauek harrapakinaren arrastoa jarraitzen duten txakurren lepotik zintzilikatzen dira. Kongo etniakoen sinesmenaren arabera txakur batek ez du inoiz usaimena basoan arrastoa jarraitzen ari dela galtzen.