Instrumentuak Guztira: 2242
 

Morimuge

  • Mota Txirula globularra
  • Jatorria Papua Ginea Berria
  • Materialeak Buztina
  • Neurriak 14×14 zm
  • Datazioa 1970-1980

Gizon gazteek gorteiatze erritualetan erabiltzen zituzten nesken arreta deitzeko.
Flauta egiteko erabiltzen den buztina beranduago kenduko den makil baten bueltan jartzen da. Geratuko den hutsunea flautaren barrualdea izango da eta ertza ahokoa izango da. Ondoren platano zukuarekin tindatzen dira eta eguzkitan lehortzen uzten dira. Diseinu geometrikoak azalean arrastoak eginez lortzen dira, tindatu gabeko buztina bistan utziaz.


Antzeko instrumentuak

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago