Instrumentuak Guztira: 2241
 

Dhodro Banam

  • Mota Biolina (hari igurtzia)
  • Jatorria India
  • Etnia Santal, Ho
  • Materialeak Egurra, Larrua
  • Neurriak 80×13 zm
  • Datazioa 1920 ingurukoa

Itzulpena literalki eginez gero “tresna barne-hutsa” izango litzateke.
Santal tribukoen bizitza sozialeko osagai garrantzitsuak dira musika, dantza eta kantua. Uztai batekin jotzen da, biolin baten antzera, baina bertikalean jarrita. Ohikoena hari bakarrekoa izatea da.
Santal tribuaren kondaira batek esaten duenez, zazpi anaiak arreba bakarra hil zuten jateko asmoz. Gazteenak bereziki maite zuen eta ezin izan zuen berari zegokion puska irentsi. Inurritegi baten alboan lurperatu zuen eta leku hartan zuhaitz bikain bat hazi zen. Bertan soinu melodiatsu bat entzuten zen. Loreak biltzera maiz etortzen zen yogui batek doinua entzun eta zuhaitzaren adarretako bat moztu zuen lehen dhodro banam-a egiteko.
Herrixkaz herrixka karitatea eskatzen aritzen ziren yogui eskaleek erabiltzen zuten. Beste iturri batzuen arabera soinu-tresna hau jotzen zuten soinulariak urrundik festetarako gonbidatuta etortzen ziren musikari erdi-profesionalak ziren.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago