Instrumentuak # Afrika Guztira: 625
 

Lushiba

  • Mota Txistua
  • Jatorria Kongoko Errepublika Demokratikoa
  • Etnia Luba
  • Materialeak Egurra
  • Neurriak 22×7 zm
  • Datazioa 1940-1960

Soinu-tresna ehiztariei hertsiki lotuta dago eta funtsean ehizan erabili izan da. Luba izendatutakoek txistua erabiltzen dute txakurrak ehizaren aurretik, ehizan eta ehiza bukatu ondoren deitzeko. Aurretik zehaztuta dauden hots-kodigoen bidez ehiztariei uxaldian gune estrategikoetan jartzeko abisuak ematen dituzte. Ehizaren bukaeraren berri emateko ere erabiltzen da.
Txistua erabili aurretik interpreteak barnealdea palma-olio tanta batzuekin bustitzen du. Honela hots gozoagoa lortzen du.
Batzuetan dantzetan erabiltzen da laguntza erritmikoa egiteko.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago