Idiofonoa # Afrika mendebaldea Guztira: 82
 

Tube

  • Mota Krotaloa
  • Jatorria Mali
  • Etnia Bozo
  • Materialeak Egurra, Grabatua
  • Neurriak 46×7,5 zm
  • Datazioa XIX. mendea.

Bozo etniako arrantzaleen kono dantza nabarmena da, ibai bazterreko jendearen arreta erakarriz, bere koloreen eta garapen alaiarengatik. Arrantzaleen maskota da kono-a —pelikanoa esan nahi du—. Berari eskaintzen zaion dantzak ibaiko urak aldekoak izatea du helburu. Kolore ikusgarriekin zoragarri apaindutako kanoak ibaian jartzen dira eta egurrezko txotxongilo batzuen laguntzarekin danborren hotsarekin laguntzen diren dantzak egiten dira. Bitartean emakumeek tube krotaloekin erritmoa markatu eta abestu egiten dute.
Krotaloaren piezetako batek izaki maskulinoa irudikatzen du eta besteak femeninoa.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago