Menbranofonoa # Afrika Guztira: 154
 

  • Mota Tutu-formako danborra
  • Jatorria Boli Kosta
  • Etnia Baule
  • Materialeak Egurra, Larrua, Lur zuria, Soka
  • Neurriak 77×31 zm
  • Datazioa 1960

Soinulari konkretu batzuek herrixketan jotakoak, baule danborren funtzioa bertako komunitateari goi mailako pertsona baten heriotza, festa garrantzitsu baten hasiera eta bisitari baten etorrera bezalako gertakarien berri ematea da. Bestelako errito mota guzietan ere parte hartzen dute. Danborrak duen tailen oparotasunak, baule-tarren sozial ordenan, jabearen maila adieraz dezake. Tailak, danborrak barne, maiz edertzeko substantziekin blaitzen dituzte.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago